Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/11/05
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

  ?

Bi ikastaro monografikok osatuko dute ikasturte honetako Hezitzaileentzako Eskolaren programa 

2018-2019 ikasturtean 2 saio monografikoz osatutako Hezitzaileentzako Eskola programatu du Errenteriako Udalak.

Aisialdian dabilen hezitzaile ororen topagune izatea du xede Hezitzaile Eskolak.

Hezkuntza ez formalaren garrantziaz jakitun, haur eta nerabeekin lanean diharduten hezitzaileei baliabideak eskaintzea da programaren helburua.

Haur eta nerabeen aisialdian eta hezkuntza prozesuan oinarrizko diren hainbat gairen inguruko bi saio monografiko antolatu dira, Hik Hasi Euskal Heziketarako egitasmoaren laguntzarekin.

Lehenengo saioa 2018ko azaroaren hirugarren asteburuan izango da, hau da 17 eta 18an. “Adimen emozionala hezkuntzan” izango da landuko den gaia Donna Apellaniz Nietoren eskutik. Larunbatean 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 bitarte eta igandean 10:00-14:00 bitarte.

Bigarrena 2019ko martxoaren 16 eta 17an izango da, ordutegi berean. Asteburu horretan “Antzerkia eta gatazken kudeaketa: elkarbizitza eraikitzen” gaia aurkeztuko du Esther Uriak.

Saioak Merkatuzarren garatuko dira eta ezinbestekoa da monografiko bakoitzean izena ematea: “Adimen emozioanala hezkuntzan” saioaren izen-emateak, azaroaren 1etik 12ra izango dira, eta “Antzerkia eta gatazken kudeaketa: elkarbizitza eraikitzen” ikastaroarenak, martxoaren 1etik 11ra.

Saioak euskaraz eta doakoak izango dira.

Plaza mugatuak. Gutxieneko partaide-kopurua taldea osatzeko: 10 pertsona.

Informazioa gehiago nahi duenak hezkuntza@errenteria.eus helbidera idatzi edo 943449606 telefonora deitu dezake, edo gazteria.errenteria.eus web orria kontsultatu

 


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria