Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/10/08
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Eraldaketa Feministarako Eskolako programazio berria martxan jarriko da 

2018ko urria abendua bitartean antolatutako Eraldaketa Feministarako Eskola aurkeztu du Errenteriako Udalak.

Aurten, bostgarren ikasturtez, martxan jarriko da eskola eta iazko datu onak nabarmendu nahi ditugu: guztira 120 emakumek eman zuten izena ikastaroetan; emakume taldeak indartu egin dira eta hausnarketa eta ahalduntze prozesuak sakondu eta martxan jarri dira.

Guztira 7 ikastaro jarriko dira martxan:

- Neska gazteentzako autodefentsa feminista.

- Autodefentsa feminista (Jarraipena).

- Emakumeak errebeldia alaian.

- Munduko emakumeen literatura.

- Emakumeak eta osasuna.

- Zure burua maitatzen ikasi: autozaintza.

- Soinu ekipoak erabiltzeko oinarrizko tailerra.

Eta 2 talde:

- Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeak.

- Emakume zaintzaileentzako topagunea.

Ikastaro hauek guztiak doan dira eta gaur bertan izena emateko epea irekiko da eta hilabete hauetan zehar irekita egongo da. Izena ZU! Zure Udala, Arrreta Zerbitzuan eman beharko da.

Honi guztiari hasiera emateko, eta Xenpelar Tailerrekin elkarlanean, urriaren 5ean, 19:00etan, Merkatuzarren, Haizea Barcenillak Artistak, hala eta guztiz ere. Emakumeak, artea eta historia” hitzaldia eskainiko du. Bertan, emakumeen rola Artearen Historian zein izan den eta zergatik hain emakumezko artista gutxi ezagutzen ditugun hausnartuko da.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria