Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/12/07
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

TAO zerbitzua publiko egiteko bide-orriak aurrera jarrai 

Behin enpresa pribatuak TAO zerbitzua emateko zuen kontratuaren epea amaituta, Udalak zerbitzua munizipalizatu eta aparkalekuak kudeatzeko makina zaharrak erretiratu eta berriak inplantatzeari ekin dio.

Udaletik planteatutako ibilbideak aurrera darrai. Zentzu honetan abenduaren 5ean zerbitzua emateko kontratatutako enpresak bere lanaldia amaitu zuen. Behin epe hori pasatuta Udalak munizipalizatuz bere gain hartzen du aparkatzeko kudeaketaren zerbitzua eta beharrezkoak diren pausuak ematen hasi da zaharkituta dauden makinak erretiratzeko, ez baitute balio zerbitzu berria emateko.

Beraz, berehala hasiko da Udala makina hauek erretiratzen. Horrela, pixkanaka hurrengo asteetan zehar zaharkituta dauden makinak kendu eta berriak jarriko dira otsaila hasierarako zerbitzua martxan egotea espero delarik.

Kontuan izan behar da zutabe zaharrak kendu eta berriak jartzeaz gain hainbat direla egin beharreko lanak: software berria instalatu, makina guztiak doitu eta interkonektatu, plataforma berdinera lotu eta datu base berri bat konfiguratu.

Herritarrei erabili ezin izan duten zerbitzuagatik dagokion kuotaren parte proportzionala bueltatuko zaie.

Lehenago ere informatu den bezala, 2017ko parte batean zerbitzua eman ez denez Udala lanketa bat egiten ari da dagokion diruaren parte proportzionala bueltatzeko zerbitzua baliatu ezin izan duten erabiltzaileei. Zentzu honetan 2018an ere soilik dagokion epearengatik kobratuko da. Horretaz gain zerbitzuaren kostua erabiltzailearentzat %20a merkeagotuko da beste abantaila batzuen artean.

 


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria