Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/11/13
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Gerra zibila eta oroimen historikoa / Gurs-eko konzentrazio eremura bisita 

Errenteriako Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea gerra zibilari buruzko ikerketa lana burutzen ari dira Errenteriako gertaerak ezagutu eta egia, justizia eta erreparazioa biktima guztiei eskaini ahal izateko.

Helburu horiekin ireki zen urriaren 16an Oroimenaren bulegoa, Xenpelar Etxean astearte eta ostegunero 10:00-14:00 eta 16:00-19:00, azaroaren 16ra arte irekia mantenduko dena.

Hala nola, hitzaldi, film emanaldi, erakusketa eta ekitaldi ezberdinak antolatu dira.

Hitzaldi zikloari bukaera emateko, urriaren 16ko 19:00etan Xenpelar etxean Lourdes Herrastik, Aranzadi Zientzia Elkarteko antropologoak “La represión desde la perspectiva de género” izenpetutako hitzaldia emango du.

Gerra zibilean desagertutakoen gorpuzkinak lurpetik ateratzen askotan jardun duen hizlaria dugu, egia justizia eta erreparazioa lantzen, Nazio Batuen doktrinaren irizpideari jarraituz.

Halaber, Oarsoaldeko Pikoketa Elkarte Errepublikanoak, Errenteriako Udalaren kolaborazioarekin, Gurs-eko (Frantzia) kontzentrazio-esparrurako bisita antolatu du azaroaren 26an, igandean. Bisita honetan Josu Txueka historialariak hitzalditxo bat eskainiko du, ikus-entzunezko batetaz lagunduta, Gurs-eko eremuan bertan.. Autobusa doakoa da eta 25 euroko eguneko menua eskaintzen da nahi duenarentzat.

Pertsona interesatuak izena eman dezakete, azaroaren 17, ostiralera arte (barne) deituz edo Errenteriako Udal Artxibora deituz edo idatziz (943 44 96 10 / artxiboa@errenteria.eus), edo 943 33 96 84 (pikoketa@outlook.es).


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria