Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/06/23
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Biolentzia matxista jasan duten emakumeentzat autolaguntza 

Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek elkarlanean, biolentzia matxista jasan duten emakumeentzat autolaguntza tailerra martxan jarri zuten 2015-2016 ikasturtean. Geroztik, asteazkenero elkartzen dira (udaran eta jaiegunetan izan ezik) Errenteriako Merkatuzar eraikinean, 17:30etatik 19:30etara.

Kurtso amaiera iristen ari garen honetan, gogoratu nahi dute ekainaren 28ra arte taldean parte hartzeko aukera egongo dela.

Hona hemen taldea ezagutzera emateko prestatu duten bideoa: https://youtu.be/JBlTgtbqnUI


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria