Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/04/19
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Salmentarako tresnak ezagutzeko 3 Tailer antolatuko dira HABIAN!en 

Noiz: apirilak 27, maiatzak 4 eta maiatzak 11.

Hizkuntza: Saioak euskaraz egingo dira baliabideak jarriko dira ulertzen ez dutenentzat.

Ordutegia: 17:00-19:00.

Non: Errenteriako Torrekua eraikinean. –Jautarkol plazan, 3.solairuan-.

Izen-ematea: Izena ematea beharrezkoa da komunikazioa@oarsoaldea.eus helbidera idatziz edo 943 494 129 zenbakira deituz.

Proiektu, produktu edo zerbitzu bat saldu ahal izateko, trebetasun komertzialak eta tresna zehatzak beharrezkoak izaten dira eta horiez hornitzeko, HABIAN! ekintzen programen barruan, Oarsoaldeak doako 3 tailer eskainiko ditu, apirilaren 27an, maiatzaren 4n eta 11n, 17:00etatik 19:00etara Errenteriako Torrekua eraikinean, TAPUNTU KOOPERATIBA eta Carmen Arrazolaren eskutik.

Bi orduko 3 tailer hauek, proiektuarekin lanean ari diren ekintzaileentzat eta hasi berri diren enpresentzat pentsatua badago ere, lagungarri izango zaio gaiarekiko interesa izango duen edonori, beraz, herritar, elkarte eta enpresetako ordezkariei ere Torrekuara bertaratu daitezen gonbidapena luzatu nahi die Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak.

Carmen Arrazola jakintza handikoa da enpresa-munduan, besteak beste, Donostiako Aquariumeko arduradun gisa eta Euskadiko Orlando Kontserba enpresen zuzendaritzan lanean aritutakoa baita. Ekintzailea ere bada, izan ere, Imaginaccion aholkularitza-enpresa abian jarri zuen, gizarte berrikuntza arloan espezializatua.

Bestetik, Tapuntu kooperatiba dugu, online bidezko marketing arloan aholkularitza zerbitzu integrala eta pertsonalizatuak eskaintzen dituena. Koop Fabrika programaren parte hartzaile izan ziren lehen deialdian, ekonomia eredu justuago eta jasangarriago bat sustatzeko formazio programa.

Lehenengo tailerrean, Carmen Arrazolak, “Komunikazioaren oinarriak eta nortasun marka: zure burua saltzen ikasi” lelopean komunikazioren garrantziaz, teknika berriez, nortasun markaz, leihakideen azterketaz eta diferentziazioaz arituko da. Maiatzean egingo diren beste bi saioetan aldiz, Tapunturen eskutik, gure negozioak sarean presentzia izan dezan kontuan hartu beharreko gakoak ikasiko ditugu eta modu profesional batean erabiltzen ikasteaz arituko dira. Hiru asteetan zehar egingo diren edozein tailerretan eman daiteke izena.

Habian! proiektuaren bidez, sormenean, pertsonengan eta kolaborazioan oinarritutako eredu ekonomikoa bultzatzen da. Julen Mendoza, Errenteriako alkatearen hitzetan “proiektu honen helburuetako bat da ikuspegi soziala enpresa berrietan txertatzea, eta jarduera ekonomikoak pertsonen ongizatean laguntzea”. Ekintzaileek eremu ugari landu eta hartu behar izaten dute kontuan (tokiko ekonomia bultzatu, gizartean izango duen eragina, bezeroen segmentazioa, balio erantsia, finantzazioa, azterketa ekonomikoa…) eta horietako bat, nola ez, komunikazioa eta salmenta da.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria