Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/04/03
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Garoña Zentral Nuklearraren inguruko Adirezpen Instituzionala 

Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak, gaur, aho batez, hau erabaki du:

- Estatu espainoleko gobernuari eskatzea Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren osaera arautzen duen lege-esparrua aldatzeko, osaera berriarekin injerentzia politikoetatik babestuta egon dadin, eta Fernando Martí Sacharfhausen presidentea kargutik kentzeko.

- Eskatzea abian jar ditzala Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixteko beharrezkoak diren neurriak eta ez dezala onar instalazio horiek biltegi nuklear gisa erabiltzeko aukera.

- Eskatzea zentrala desegiteko prozesua ingurumenerako eta pertsonentzako segurtasun-baldintza egokietan burutu dadin, betiere Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren gainbegiradapean.

- Eskatzea berehala aktiba dezan Santa Maria de Garoña zentral nuklearraren eragin-eremurako berariazko plan alternatibo bat, eremu hori berrindustrializatzeko eta ekonomikoki egokitzeko.

- Eusko Jaurlaritzari eskatzea Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren aholkularitza batzordean dituen bi kideei eska diezaien udal honek zentrala behin betiko ixtearen alde duen irizpidea defendatzeko.

- Errenteriako Udalak konpromisoa hartzen du bere web-orrian “Garoñarekin moztu” kanpainaren iragarkia jartzeko; herritarren esku jarriko du manifesturako esteka, nahi duenak sinatzeko aukera izan dezan.

- Eusko Legebiltzarraren zerbitzu juridikoei eskatzea, Espainiako gobernuak erabakitzen badu Garoña berriz zabaltzea, azter ditzan hori eragozteko aukera guztiak eta txosten bat egin dezan hilabeteko epean, Garoña behin betiko ixteko edozein esparru juridiko eta administratibotako aukera juridiko-administratiboak aztertzeko.

- Errenteriako Udalak erabaki du beharrezko pausoak ematea bermatzeko bere eraikinetan hornitzen den energia elektrikoak iturri nuklear edo fosilak beharrean jatorri berriztagarriak erabil ditzan, proposamenaren bideragarritasunari eta gauzatzeko epeei buruzko txosten teknikoa egin ondoren.


Loturak

| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria