Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/04/03
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Abian dira aurtengo edizioko Oarso aldizkaria prestatzeko lanak 

Dagoeneko abian da Oarso aldizkariaren bigarren garaiko 52 zenbakia.

Aurreko urteetan bezala, Oarso aldizkariaren edizioa prestatzen ari gara, eta, ohi bezala, Madalenak baino egun batzuk lehenago argitaratuko da.

Aldizkarian parte hartu nahi baduzu, irakurri eranskin doan fitxategian jaso ditugun gomendioak.

Jatorrizko agiriak, beranduen, maiatzaren 2an aurkeztu behar dira.

Lanak euskaraz eta gaztelaniaz aurkez daitezke.

Aurkeztutako artikuluen gehiengoa gaztelaniaz dira, beraz, enfasi berezia egin nahi dugu euskaraz idaztera anima zaitezten.

Era berean, emakumeak bereziki animatu nahi zaituztegu idatz dezazuen, kolaboratzaileen artean kolektibo minoritarioa baitzarete.

Gaia: librea

Argibide gehiago behar izanez gero:

- 943 449610 – 943 44 96 26 telefono zenbakietara deitu edo,

- oarso@errenteria.eus posta elektronikora mezua bidali

Agiriak non aurkeztu: Udal Artxiboan (Herriko Plaza, z/g) edo oarso@errenteria.eus posta elektronikoan.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria