Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/03/31
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Jantziaren Zentroa 

Jantziaren Zentroak Kapitain etxean dago kokatuta, Errenteriako alde zaharreko XVII. mendeko eraikinean.

Atariko solairuan, harrera gunea eta aldi baterako erakusketak daude.

Lehen pisuan, ikus-entzunezko bat ikusteko aukera du bisitariak. Horretan, Jantziaren Zentroa nola sortu zen eta bertako erakusketak nola prestatu diren azaltzen da.

Bigarren solairuan, Euskal Herriko herri janzkeraren eredu diren 15 jantzi aurkitzen dira. Sarreran, Xanti eta Maialen Errenteriako erraldoi ezagunek ongi-etorria emango diote bertaratzen denari. Gaur egungo erraldoien arbasoak dira hauek, 1980. hamarkada arte herriko kaleetan ibili zirenak.

Modaren historiari lotutako hirugarren, eta azken pisuan, XVIII. mendetik 1920. hamarkada bitarteko epea azaltzen duten 12 jantzi daude.

Prezioei dagokienez, Jantziaren Zentrorako sarrerak hiru euro balio ditu, eta bost urtetik beherako haurrentzat doan da. Bisita gidatuak egiteko aukera dago bost euroren truke.

Ordutegia

Larunbata: 11:00-14:00 / 17:00-20:00

Igande eta jai egunak: 12:00-14:00

Kontaktua

Informazio gehiago edo bisita gidatuak nahi izanez gero:

jantziarenzentroa@errenteria.eus

Tlf: 943 449 692

Errenteriako Turismo Bulegoa:

Madalen 3, 20100 Errenteria (Gipuzkoa)

Tlf: (0034) 943 494 521


Fitxategiak

| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria