Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/06/20
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Altzari eta tamaina handiko hondakinen gaikako bilketako 

Errenteriako Udalak, herria txukun, osasungarria eta Ingurumenarekiko errespetagarria mantentzeko asmoz, doako zerbitzu berria jarri du martxan altzariak eta antzeko etxe-hondakin handiak gaika biltzeko.
Hemendik aurrera nahikoa izango da 943 34 13 45 telefono zenbakira deitzea eta bilketarako eguna eta ordua hitzartzea, zerbitzuko langileek jaso ditzaten birziklatu nahi diren trasteak. Telefono honetan 08:00etatik 15:00etara erantzungo dute, eta gainerako orduetan mezu bat utzi ahal izango da erantzungailuan.
Bilketa guneak etxeko ataritik ahalik eta hurbilen ezarriko dira, beti ere kamioneta egoki ibiltzea bermatuz. Gune horiek hitzordua hitzartzerakoan zehaztuko dira.
Bestalde, garbigune sareak erabilgarri jarraitzen du eta norberak hara eraman ditzake traste zaharrak, hala nahi izanez gero.
Gogoratu behar da autonomoek eta enpresek sortutako hondakinak eta obra-hondakinak ere gune berezituetara eraman behar direla.
 


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria