Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2018/05/14
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Santiago Sierraren “Preso politikoak gaur egungo Espainian” artelana Reina aretoan dago ikusgai 

Lekua: Reina aretoa.

Ordutegiak:

- Astelehenetik ostiralera: 17:30 - 20:30.

- Larunbatetan: 11:00 - 14:00 eta 15:30 - 20:30.

- Igandeetan: 11:00 - 14:00.

Maiatzaren 11tik 26ra egongo da ikusgai Errenteriako Reina Aretoan, Lleidan erakutsi eta 7000 bisita baino gehiago jaso ondoren.
Lan hori Madrilgo nazioarteko arte azoka den ARCOren 37. edizioan egin zen ezagun, feriaren arduradunek kentzea erabaki zutenean. ARCOren zuzendariak berak, Carlos Urrozek, desegokitzat jo zuen. Lana kentzeak ezinegon handia eragin zuen eta adierazpen askatasunari buruzko polemika sortu.

Ondoren, Lleidan egon zen ikusgai eta arrakasta handia lortu zuen, 7000 pertsonak baino gehiagok bisitatu zuten-eta. Etorkizunean Bartzelonara eramango dute, baina bitartean Errenteriak toki bat lortu du lanaren zirkuitoan eta bertan erakutsiko dute.

Errenteriako Udala Helga de Alvear galeriarekin harremanetan jarri zen lana erakusteko instalazio munizipalak eskaintzeko. Hainbatetan hitz egin ondoren, galeriak onartu egin du bertan dohainik erakustea.

Artelanak, besteak beste, honako hauen argazkiak biltzen ditu: politikari katalanak, Solidari@s talde ekologistako kideak, “La bruja y Don Cristobal” lanarengatik atxilotu eta epaitu zituzten titiriteroak, Egin egunkariko zuzendariak eta Altsasu eta Errenteriako gazteak.

Errenteriako Udalak ez du artelanaren edukia baloratu. Ulertzen du jarrera kontrajarriak eragin ditzakeela, batzuk aldekoak eta beste batzuk kontrakoak. Baina adierazi du zalantzarik gabe adierazpen askatasuna edozein gizarte demokratikoren zutabeetako bat dela. Eta, zentzu horretan, artelan bat zirkuituetatik desagerraraztea, deserosoa izan daitekeelakoan, demokrazia bera ahultzen du eta zuzenbide marko bermazalearen aurka doa.

Hori dela eta, Udalak erabaki du artelan hau erakustea , adierazpen askatasunaren defentsa argia eginez.

 

Adierazpen-askatasunari buruzko mahai-inguruak.

Tokia: Reina Aretoa.

Ordua: 19:30.

- Maiatzak 15, osteguna: Garbiñe Biurrun epaileak eta Martxelo Otamendi kazetariak hartuko dute parte.

- Maiatzak 21, astelehena: Mariano Ferrer, Dani Álvarez eta Lourdes Pérez kazetariak arituko dira.


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria