Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2017/11/15
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Errenteria

?

Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldeak “Linbo Planeta” antzezlana aurkeztuko du azaroaren 24an 

Eguna: azaroak 24 (ostirala).

Ordua: 18:00.

Lekua: Niessen Kulturgunea:

Prezioa: 3 euro.

Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatu kanpamentu abandonatu bat akaso?

Edo nork daki, galaxia honetako beste planeta bat beharbada. Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bakarrik bizitzera ohitua, hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria. Goiz batean sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra. Eta elkarrekin inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker bakarrik egin daitekeen bidaia batean. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika.

Fitxa artistikoa

- Idazketa eta zuzendaritza: Ainara Gurrutxaga

- Zuzendaritza eta eszenografia: Urko Redondo

- Antzezleak: Miren Alkala eta Alvaro Garayalde


| Herriko plaza, 1 - 20100. Telefonoa: 943 449600, Faxa: 943 449650 | © Errenteriako Udala · Ayuntamiento de Errenteria